NOV. 10 2025 - 14:40h Nekazaritza Ministerioak debekatu du Araban etxeko hegaztiak aire librean haztea This browser does not support the video element. GUREAN GAUR Astelehen honetatik aurrera debekatuta egongo da Araban etxeko hegaztiak aire librean haztea; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, baimenduta jarraituko du. Espainiako Nekazaritza Ministerioak hartu du erabakia, azken asteetan antzemandako kutsatze kopuruak gora egin baitu Europa osoan. Gauzak horrela, arrisku bereziko eremu horietan arau berri batzuk indarrean sartuko dira. Arabako udalerriak, besteak beste, Arratzua-Ubarrundia, Barrundia, Burgelu, Legutio, Gasteiz eta Zigoitia dira.