DEC. 15 2025 - 16:45h Zaintza sistema publikoa lortzeko eskaerak aldarrikatu dituzte Gasteizen larunbat honetan This browser does not support the video element. Maite de Felipe Suso Mobilizazio jendetsua egin dute larunbat honetan Gasteizen zaintza sistema publikoa eta komunitarioa izan dadila aldarrikatzeko. Egungo “zaintza erregimen kapitalista, arrazista eta patriarkala” eraldatzeko beharra ere nabarmendu dute. Denon Bizitzak Erdigunean dinamikak deitu du manifestazioa, beste eragile askoren babesarekin.Manifestariek Arabako Zaintzaren Herri Akordioan jasota dauden hamar eskaerak ezagutarazi dituzte mobilizazioan zehar. Horretarako, geldialdiak egin dituzte hiriburuko zenbait tokitan, esaterako, Plaza Berrian, udaletxean, Foru plazan eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren egoitzan.