FEB. 04 2026 - 18:43h Euskalgintzaren Kontseiluak elkarretaratzea egin du This browser does not support the video element. Manex Sarasua Euskalgintzaren Kontseiluak eta Donostiako Bagera elkarteak, elkarretaratzea egin dute asteartean honetan, hilak 3, ELA eta LAB sindikatuen babesarekin. Donostako Justizia Jauregiaren aurrean izan da elkarretaratzea eta bertan, Eusko Legebiltzarrean eztabaidagai dagoen Enplegu Publikoaren legearen aldaketa eskatu dute, EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota baitzuen Donostiako Udaleko kartografia zerbitzuko bi lanposturen lan deialdia, gaztelaniaz gain euskararen ezagutza ere eskatzea “gehiegizkoa” dela iritzi duelako.