Ortega Bretos, Ainhoa

Milaka pertsona mobilizatu dira Iruñean sexu erasoen aurka

Gizon bat espetxeratu dute, uztailaren 11n emakume bat bortizki erasotzea leporatuta. Uztailaren 21ean izango da epaiketa.

"Erasotzaileak kanpora" lelopean egin dute manifestazioa uztailaren 13an Iruñean, Gaztelu Enparantzatik abiatuta. Gora Iruñeak eta Eraso Sexisten Kontrako Emakumeen Plataformak deitu dute, eta Peñen Federazioaren eta Iruñeko Udalaren babesa izan du. 

Azken astean Iruñean izan diren sexu erasoak salatu dituzte mobilizazioetan. Dena dela, Iruñeatik eta San Ferminetako testuingurutik kanpo ere hainbat eraso izan direla azpimarratu dute antolatzaileek, eta horiek denak salatzea "berezibiko garrantzia" duela. 

Uztailaren 13an gizon bat espetxeratu dute, emakume bat bortizki erasotzea leporatuta. Emakumeak azaldu duenez, ukitzen hasi zitzaion gizona. Bere burua defendatu zuenean, erasotzaileak kolpe bat eman zion buruan, eta konorte barik gelditu zen. Uztailaren 21ean egingo dute epaiketa.