Hamaika

Zumaia eta Gaztelugatxe batu dituzte Tronuen Jokoan

Telesaileko zazpigarren eta azken denboraldia estreinatu da uztailaren 16an. 

Euskal Herriko paisaiak ikusi ahal izango dira zazpigarren denboraldi honetan, Zumaian (Gipuzkoa), Barrikan (Bizkaia) eta Gaztelugatxen (Bizkaia) grabatu baituzte hainbat ezsena.

Seigarren denboraldiak 23 milioi ikusle izan zituen Estatu Batuetan. Bertako egunkariek zabaldu dutenez, zazpigarren denboraldiko lehenengo kapituluak 16,1 milioi ikusle izan ditu Estatu Batuetan ere.