Ortega Bretos, Ainhoa

Altsasun egin du geldialdia Udako Kalera Martxak

Uztailaren 20an hasi eta 27an amaitu da preso, iheslari eta deportatuen aldeko martxa.

Hernanitik Ibarrara egin dute ibilbidea uztailaren 26an, eta hortik Lakuntzara joan dira 27an. Tartean, bestalde, geldialdia egin dute Altsasun, bertako zortzi gazteei gertatutakoa salatzeko asmoz.

Euskal errepresaliatuen kaleratzea aldarrikatzeaz gain, babesa adierazi diote Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) bide orriari. Presoen kaleratzeak “berebiziko lehentasuna” duela adierazi dute antolatzaileek, eta kaleratze horrek nolakoa izan behar duen adosteko prest daudela gaineratu dute.

Uztailaren 20an abiatu zen Gernikatik Udako Kalera Martxa, ‘Kalera Kalera’ dinamikak antolatuta. Hainbat ekitaldi eta ekintza izan dira egunero, eta 27an eman diote amaiera Lakuntzan, Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren 20.edizioarekin bat eginda.