Hamaika

Donostiako Untzi Museoak proiektua berrituko du

Euskaldunon itsas-tradizioa dibulgatzea izango du erronka museo berriak, eta egungoari lotzea izango da gakoa.

Lantalde berria izango du Donostiako Untzi Museoak, Raul Perez buru. Azaldu duenez, Euskal Itsas Museoa izena hartuko du, ikuspegi zabalago bati erantzunez, "euskal ondareari hobeto erantzuteko marka bat nahi dugu".

Orainak ematen dituen aukerak baliatuz, iraganari lotu nahi dutela esan du Xabier Alberdi zuzendaritza zientifikoko kideak, "itsas historia gizarteratu nahi dugu, jendeak ikusi dezala historia hori norberaren zati dela".