Ortega Bretos, Ainhoa

Emakume eta gizonen egoeraren inguruko diagnostikoa egin du Nafarroako Gobernuak

Berdintasunerako Legearen aurreproiektua osatzeko abiapuntua izango da diagnostikoa. 

Txostenak agerian utzi ditu zenbait eremuetan dagoen genero arrakala. Besteak beste, kontratu partziala duten pertsonen %79 emakumeak direla azaltzen du diagnostikoak, eta emakumeek gizonek baino 1,7 ordu gehiago eskaintzen dizkietela zaintza eta etxeko lanei.