Hamaika

Joanikot Pastorala antzeztuko dute Iruñean

Igandean egingo dute Joanikot Pastorala Iruñeko Baluarten, goizeko 11:00etan.

Ordubete lehenago Frantziako Portaletik kalejiran irtengo dira antzezlaneko kideak, eta ekimen ibiltaria udaletxean amaituko da. Emanaldia Batasunaren Pribilegioaren harira antolatu du Udalak, eta antzezlanak Nafarroako historiaren pasarte bat azaltzen du, Arberorako Joan eta haren emazte izandako Hoztako Maiaren ikuspegitik.