Ortega Bretos, Ainhoa

ETAk Kataluniako prozesuari buruzko hausnarketa egin du

Erakundearen ustez, azken asteetan Katalunian izandako gertaerak ez dira arrotzak Euskal Herrian, eta "perspektiba historikoarekin irakurketa egiteko eta aurrera begiratzeko aukera eskaintzen dute".

ETAk agiri bat publikatu du, Gudari Egunaren harira. Kataluniako prozesuak Euskal Herrian utzi beharreko ikasgaiak aztertu ditu, baita azken hamarkadetan bidean galdutako burkide eta minkide guztiak gogoratu.

Edozein kasutan, erakundeak argi esan du "ondo baino hobeto" dakiela datorren ziklo politikoan ez dela eragile nagusietako bat izango. Eta dei egin die ezkerreko independentista guztiei "hurrengo urteetan erronka berri honetan buru-belarri konprometitzera".