GUREAN GAUR

Senaturako bi aukera ditu Puigdemontek: ostegun arratsaldea edo ostiral goiza

Espainiako Senatuko presidenteak jarri dizkio baldintzak Carles Puigdemont Kataluniako presidenteari. Senatura joateko bi aukera izango ditu: ostegunean 17:00etan, edo ostiralean 10:00etan. Erabakiaren berri emateko epea ere zehaztu dio Pio Garcia Escuderok Puigdemonti: ostegun goizeko hamarretarako esan beharko du joatekotan noiz joango den.

Kataluniako berri ekarri dugu gaurko albistegira, baina jarri gara beste gai batzuei begira ere lerroburuetan.