GUREAN GAUR

GUREAN GAUR: Puigdemontek uko egin dio Senatura joateari

Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak uko egin dio Espainiako Senatura joateari. Eguerdian jakinarazi du Senatuak Kataluniako presidentea bihar arratsaldean joatekoa zela 155. artikulua ezartzearen kontra helegiteak aurkezteko. Gero, ordea, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak jakinarazi du ez dela hala izango.

Kataluniako hedabide publikoetako ordezkariek ere manifestu bat kaleratu dute, Madrilek 155. Artikulua ezarrita haiek kontrolatzeko egindako mehatxuari erantzunez

Gai horiei eta beste zenbaiti begira jarri gara urriaren 25eko iluntzeko 'Gurean Gaur'-en.