blog naiz, Beñat

155. artikuluaren aurkako mobilizazioa deitu dute Bilbon

 

ELA, LAB, EH Bildu, Gure Esku Dago, Etxalde, Steilas, EHNE, CNT, ESK eta Hiruk agerraldi bateratua egin dute Bilbon. Bertan, datorren larunbaterako manifestazioa deitu dute Bizkaiko hiriburuan 155. artikuluaren aplikazioaren aurka. Hitzordua, 17:00etan, Kasillatik.

«155 ez, demokrazia eta erabakitzeko eskubidea» lempapean, deitzaileak dei egin dute bestelako norbanako zein eragile politiko, sindikal eta sozialei manifestazioarekin bat egitera. Hurrengo egunetan, atxikitutakoen zerrenda gaurkotuko dutela adieraziz.