blog naiz, Beñat

Unai Nuñezek kontratua luzatu du Athletic-ekin

 

Portugaleteko atzelariak 2023 urtea bitartean sinatu du talde zuri-gorriarekin. Aurrerantzean, 30 milioi eurotako etete klausula izango du. Ligan, Aymeric Laporterekin batera, lehoien atzeko lerroko erdigunean kokatu da.

Aurreko denboraldian Bilbao Athletic-en Kuko Zigandaren aginduetara egon ondoren, Larraintzargo prestatzailearekin batera lehen taldea igo da eta bere aukera probestu du.