GUREAN GAUR

Senideak preso gaixoen bila Madrila eta DPS estatusaren zirrikituak Parisen

Euskal errepresaliatu politikoei buruzkoak albiste izan ditugu gaurkoan. Batetik, hainbat euskal herritar Alcala Mecoko espetxe atarira joan dira, larriki gaixorik dauden presoen kaleratzea atzeratzen ari den honetan, haien bila doazela irudikatzeko.

Frantziako espetxeetan dauden zenbait presori dagokienez, berriz, bereziki seinalatua den presoaren estatus egoera kendu diete zazpi euskal herritarri, euskal ordezkaritza batek eta Frantziako Justizia Ministerioak abiatutako elkarrizketa bideei esker.

Horrez gain, gaur bete da urtebete Altsasuko zortzi gazte atxilotu eta horietatik sei espetxeratu zituztenetik. Haien abokatuek auziaren berme falta salatu dute gaur Madrilen. Gai horiei eta beste zenbaiti begira jarri gara gaurko titularretan.