GUREAN GAUR

40 Minutu Rock, musika eta elkartasuna Durangon elkarlotuz

Datorren otsailaren 24an, Landako gunean, euskal presoen eskubideen alde Bizkaian urtero egiten den hitzordu musikalak edizio berri bat ezagutuko du. Hamaika Telebista bertan izango da, Naiz-ekin batera, ekimenaren babesle gisa.

Oholtza gainean arituko diren taldeak Gatibu, Glaukoma, Des-Kontrol, Su ta gar, Tremenda Jauria, Revolta Permanent, Los Zopilotes Txirriaos, Estricalla, Tximeleta, Sermond´s, Las Tea Party, Aneguria, La Basu eta Mad Musel daude. Barruko karpa txikian, Gora-Etorri, Elepunto eta Dj Alus egongo dira. Lortu zure sarrerak amaitu aurretik eta adi Hamaika Telebistaren seinaleari.