GUREAN GAUR

Inbestidura ez errazteko, Llarenak ez du Puigdemont atxilotu nahi

Pablo Llarena epaileak ez du martxan jarriko Carles Puigdemont atxilotzeko euroagindua. Danimarkan da gaur Puigdemont, Kopenhageko Unibertsitatera hitzaldi bat ematera joanda eta hura atxilo dezaten eskatu dio Espainiako Fiskaltzak Espainiako Auzitegi Goreneko epaileari, baina hark ezetz esan du. Eskaera "arrazoizkoa" den arren, halakorik ez egiteko "ñabardurak" daudela esan du. Epailearen arabera, Puigdemont bere atxiloketa probokatzen ari da, inbestidura saiora joan gabe ere Generalitateko presidente izendatu ahal izateko.