GUREAN GAUR

Inbestidurarako datarik ez, eta Kataluniako prozesua aurrera, bulego eta epaitegietan

Nazioartean babesa eskatu dute Oriol Junqueras, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart Omniumeko presidenteak: Nazio Batuen Erakundearen atxiloketa arbitrarioen aurkako lantaldean. Bestalde, Pablo Llarena epaileak deklaratzera deitu ditu Artur Mas, Ana Gabriel, Marta Rovira, Mireia Boya, Marta Pascal eta Neus Joveras. Eta gurean gaur, lau langile hil dira; bi Loiun eta bi Galdakaon. Autobus batek eta kamioi batek talka eginda, bien gidariak hil dira, goizean; eta arratsaldean, beste bi langile hil dira, ustez, atseden hartzen ari zirenean, lo geratu dira, eta berogailuaren gasek intoxikatuta hil dira.