HAMAIKA TELEBISTA
Entrevista

Mari Paz Casanova: "Senideentzako zigor bat gehiago da hau"

Egoi Alberdi euskal preso ohiaren ama den Mari Paz Casanovari 50 eurotako isuna jarri diote Mozal Legearen aplikazioan. Semea espetetik atera zen egunean, Navalcarneroko espetxearen atarian identifikatu egin, ustez "komunikatu gabeko elkarretaratze baten arduradun izateagatik". Hori da Espainiako Gobernuak Madrilgo Erkidegoan duen delegatu den Concepcion Dancausak sinatutako zigorraren oinarria.

Alberdi Donostian antolatutako herri harresian atxilotu zuten eta sei urtetako kartzela zigorra bete du. Denbora guzti horretan, bai bere amak bai ingurune afektibo osoak, sakabanaketa eta urrunketara politikaren efektuak lehen pertsonan ezagutu dituzte. Orain, semea berriro ere Donostian dagoen, Mozal Legearen aplikazioa jaso du Casanovak.