GUREAN GAUR

Beñat Atorrasagasti sorterrirako bidean da 18 urte eta gero

Beñat Atorrasagasti sorterrira bidean
Beñat Atorrasagasti sorterrira bidean

18 urte egin ditu Lesakatik kanpo Beñat Atorrasagastik, eta gaur jaioterrira bidean da Herria Dugu Arnas kolektiboak twitterren jakinarazi duenez:

2013ko ekainean atxilotu zuten Jokin Aranalderekin batera, eta epailearen aurrean deklaratu ondoren aske geratu ziren biak. Aurrez ere atxilotu zuten Atorrasagasti, 2012ko uztailean, Edinburgon. Baina Frantzian epaitua izan ostean aske utzi zuen epaileak, "egoeraren bilakaera" aintzat hartuta.