GUREAN GAUR

Berri Txarraken emanaldi historikoa BEC-en

10.300 lagun bildu zituen Berri Txarrakek Barakaldoko BEC-en. Hiru ordutako emanaldian, Gorka Urbizuk, David Gonzalezek eta Galder Izagirrek emozioak astindu eta euren errepertorio klasiko eta berria uztartu zituzten ikusleen artean zirrara eragiteraino. Euskal musika taldeentzat mugarria suposatuko duen kontzertu historikoa izan zen.