GUREAN GAUR

Felix Soto: "Legez kanpoko pisu turistikoak legeztatzeko aukera areagotuko dute"

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean sartuko da indarrean etxebizitza turistikoak arautzeko Donostiako udal ordenantza. Udal gobernuaren aurreikuspenen arabera, Aste Santu ondorenerako abian izango da.

Hiriko hainbat eremutan solairu guztietan ezarri ahalko dira pisu turistikoak. Besteak beste, aurrez zegoen ordenantzatik egindako aldaketa hori kritikatu du Felix Sotok, hirigintza batzordeko presidente izandakoak.