GUREAN GAUR

Monica Terribas: "Errepublikarako bidearen arrakasta gobernu kohesioaren araberakoa izango da"

Generalitateko presidentearen inbestidura saioa atzeratuta, Kataluniako testuinguru politikoa bertatik bertara jarraitzen ari den El matí de Catalunya Radio-ko zuzendari Monica Terribasekin hitz egin du Saioa Baleztenak.

Martxoaren 12rako aurreikusita zegoen Jordi Sanchez Generalitateko presidente izendatzeko osoko bilkura Kataluniako Parlamentuan, baina Pablo Llarenak preso dagoen Sanchezi bilkuran parte hartzeko aukera ukatuta, atzeratzea erabaki zuen Roger Torrent parlamenteko presidenteak. Ostiralean beteko dira bost hilabete Sanchez eta Jordi Cuixart espetxeratu zituztenetik, eta mobilizazio deialdia egin dute ANC eta Omnium Culturalek. Testuinguru hori bertatik bertara jarraitzen ari den El matí de Catalunya Radio-ko zuzendari Monica Terribasekin hitz egin du Saioa Baleztenak.