GUREAN GAUR

'Txantxagorria' saio berria Hamaika Telebistan

Gabi de la Mazak karaokera ekarritako euskal kantak ikusteko aukera, euskaldun berriei musika eta euskara gerturatzeko.

Abiatu da Txantxangorria saio berria, bertan Gabi de la Mazak bildutako abestiak izango dira ikusgai. De la Mazak, Youtuben, 2.000 abestiri baino gehiagori txertatu dizkie hitzak, eta orain Hamaikan ikusgai egongo dira euskaldun berriei musika eta euskara gerturatu asmoz.