GUREAN GAUR

Bihotz gaztea ikastolak Santurtzin ospatuko du Ibilaldia, maiatzaren 27an

Helburu ekonomikoetatik harago, Santuntzin euskararen erabilera sustatu nahi dute Ibilaldia ikastolen festarekin. Bihotz gaztea ikastolak antolatutako festan lau gune egongo dira eta ikastolen ezaugarriak nabarmenduko dituzte.

Santurtziko ikastolakoen hitzetan, euskara plazara zabaltzea dute erronka eta Ibilaldiaren bidez euskara kalera eta aisialdira eraman nahi dute. Bertaratzeko asmoa dutenei garraio publikoa baliatzeko eskatu diete.