GUREAN GAUR

'Iruñea, argien hiria', aurtengo Sanferminetako kartela

Iruñea, argien hiria izeneko kartelak iragarriko ditu aurtengo sanferminak. Gaurkoan prentsa aurrean jakitera eman du Joseba Asiron Iruñeko Alkateak kartel irabazlearen izena. Atzokoan itxi zen bozka emateko epea eta azken 10 urteetako parte hartzerik handiena izan dela nabarmendu dute. Kartelaren egilea Adriana Eransus iruindarra da, Sanferminetako kartela diseinatzen duen bosgarren emakumea.