GUREAN GAUR

Alternatiben Herria, burujabetzarako bidean

Iruñean, Alternatiben Herria egingo dute, ekainaren 2an. Jendartea, eragile sozialak eta sindikalak eta bizitzaren sostengua erdigunean jartzea dauka helburu, egungo sistemari alternatibak proposatzea, alegia. Alternatiben Herriak barne hartzen dituen egitasmo guztiak elkartasuna eta burujabetzan oinarritzen dira.