Aurretik zeukan beste zigorrari gehituta, errekurtsoaren zain dago orain eta epaia irmoa izan bezain laster kartzelaratu dezakete. Hamaika Telebistari eskainitako elkarrizketan salatu du eskubide demokratikoak urratuta espetxeratzen ari direla herritarrak. Altsasuko auzia horren adibide dela adierazi du.
Haselek salatu duenez, Espainiak errepresioa erabiltzen du, besteak beste, autozentsura ezartzeko. Bere kasuan, orain arte bezala, mezu bera duten abestiak idazten jarraituko duela esan du.
