GUREAN GAUR

Pablo Hasel: “Espetxeratzen banaute ere, ez diet nire ideiei uko eginen”

Pablo Hasel rap abeslariari bi urteko espetxe zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak terrorismoari gorazarre egitea eta Espainiako Koroari irainak egitea leporatuta. Aurretik zeukan beste zigorrari gehituta, errekurtsoaren zain dago orain eta epaia irmoa izan bezain laster kartzelaratu dezakete. Haselek salatu duenez, Estatuak errepresioa erabiltzen du, besteak beste, autozentsura ezartzeko. Bere kasuan, orain arte bezala, mezu bera duten abestiak idazten jarraituko duela esan du.