GUREAN GAUR

Erakundeen inplikazio beharra, jai erritualetako gatazkak konpontzeko

San Martzial egunaren bezperetan, aste honetan jakin dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak ez duela ordezkaritza ofizialik bidaliko Irungo alarde publikoari harrera egitera.

Ahal Duguk eta EH Bilduk babestutako proposamenaren aurka, EAJren osoko zuzenketa babestu baitute Gipuzkoako Batzar Nagusietan, EAJko, PSEko eta PPko batzarkideek. Tentsioa ez areagotzeagatik egin dute hori, arrazoitu dutenez. Ba Arantxa Iraola Berriako kazetari eta Alardeak, ukatutako plazara liburuaren egileetako baten iritziz, sektore bati tentsioa baino poza eragingo lioke harrera ofizialak.

Erakunde publikoen parte hartzea gakoa izan daiteke dagoeneko gaiztotuta dagoen alardeen gatazkari irtenbidea topatzeko. Aipaturiko liburuaren beste egile Maite Asensioren ustez, udalen inplikazioa beharrezkoa da.