GUREAN GAUR

Ikurriñaren ordez, masta hutsa aurtengo sanferminetako txupinazoan

Iruñeko Udaleko balkoian ez dute ikurriñarik jarriko sanferminetako txupinazoan, "mehatxu juridikoagatik". Baina masta hutsaren bidez irudikatuko dute debekatutako identitateak daudela. Edonola ere, Asironek argi utzi du txupinazoan beti egon dela presente ikurriña, udal plazan, eta aurten ere hala izango dela.