GUREAN GAUR

Txell Bonet: “Legitimoak diren eskubideak aldarrikatzeko beldurrik ezin dugu izan”

Saioa Baleztenak hitz egin du Txell Bonetekin, Omnium Culturaleko presidente Jordi Cuixarten bikotekidearekin, eta Bonetek gogora ekarri du eskubide urraketak jasan dituzten katalan anonimo asko eta asko ere badaudela.

Alemaniako justiziak Carles Puigdemont Generalitateko presidente kargugabetuari matxinada delitua egoztea baztertu ondoren, gainerako auzipetuen abokatuek prentsa agerraldia egin dute datorren astean askatasun eskaerak egingo dituztela jakinarazteko. Etor daitekeenaz ez pentsatzea nahiago du Txell Bonetek, Omnium Culturaleko presidente Jordi Cuixarten bikotekideak.

Saioa Baleztenak hitz egin du harekin, eta Bonetek gogora ekarri du eskubide urraketak jasan dituzten katalan anonimo asko eta asko ere badaudela, eta ezin dutela aldarrikapen legitimoak egiteko beldurrez egon.