GUREAN GAUR

EAJk eta EH Bilduk erabakitzeko eskubidearen alde egin dute Bruselan

Ordezkapenik Gabeko Nazio eta Herrien Erakundeak eta Kataluniaren eta Europako Batasunaren arteko elkarrizketa sustatzearen aldeko plataformak autodeterminazio eskubideari buruzko mintegi bat antolatu dute eta bertan parte hartu dute euskal ordezkariek.

EAJko legebiltzarkide Joseba Egibarrek argudiatu du estaturik gabeko nazioek "leku bat" izan behar dutela Europan, eta horretarako erabakitze eskubidea oinarrizkoa dela esan du, baita Espainiarekin adostasunak eraikitzea ere.

EH Bilduko legebiltzarkide Maddalen Iriartek, berriz, estatus politiko berriaren oinarrien inguruko akordioa balioetsi du, eta Europako Parlamentuan erabakitze eskubidea naturalki egikaritu duten herrien adibideak ikusita, Espainiaren jarrera ulertezina dela nabarmendu du.