GUREAN GAUR

21. Korrikaren ibilbidea aurkeztu du AEK-k

Apirilaren 4an hasiko da Garesen, eta 14an amaituko da Gasteizen. Ohi bezala, aurreko KORRIKA amaitu zen herrialde berean hasiko da aurtengoa: Nafarroan, hain zuzen. Iruñea izango da lehen hiriburua bidean: hilaren 6an. 11 egun, zazpi herrialde, 2.560 kilometro. Klika leloarekin egingo dute Korrika aurten: Euskararen aldeko jokabideak hartzera dei egingo du Korrikak, euskararen alde Klika egitera.