GUREAN GAUR

Laura Perez: Orain Bai-ko kideak kanporatzea beharrezkoa zen PSN gobernu ekuazioan sartzeko

Laura Perezek, Podemos-OrainBai talde parlamentarioaren barne gatazka azaldu du. Perezek egungo egoeraren jatorria jorratu, eta alderdi morearen biraketa politikoa kritikatu egin du. Hamaika Telebistarentzat egindako elkarrizketan, Orain Bai taldearen konpromezua berretsi du aldaketarekiko. Elkarrizketa osoa, bihar ikusgai izango da, 21.00tatik aurrera, Nafarroa Gaur saioan.