GUREAN GAUR

Grande-Marlaska euskal presoen urruntzearekin amaitzearen alde agertu da

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa euskal presoen aurkako urruntze politikarekin amaitzearen alde agertu da. Haren hitzetan, sakabanaketa “ETAren aurka borrokatzeko tresna” zen baina behin erakundea “garaitu eta desegin” ondoren, espetxe politika eraldatzea defendatu du. Sarek “positiboki” baloratu ditu Grande-Marlaskaren hitzak baina “zuhurtziaz” hartu ditu, adierazpenak errealitate bihurtu daitezela eskatuz.