GUREAN GAUR

Hasi da txakolinaren festa Getarian

Getariako Txakolina jatorri izenak 2018ko uztako txakolina aurkeztu du gaur, Getariako San Anton egunean. Bertan izan dira Emilio Ostolaza jatorri izenaren elkarteko presidentea, upategietako ordezkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako kideak. Jakitea elkarteko kideak igo dira jarraian oholtza gainera. Bertako sukaldaritzaren alde egindako lanagatik jaso dute San Anton eguneko omenaldia, Markel Olanoren eta Emilio Ostolazaren eskutik.