GUREAN GAUR

Maribel Tellaetxek Portugaleteko udalaren babesa dauka eutanasia despenalizatzeko

Alzeimerra dauka Portugaleteko Maribel Tellaetxek. 17 urte daramatza gaixotasunarekin. Bere desioa hasieratik izan da familiakoak ezagutzen ez dituenean “joaten uztea”, eutanasia praktikatzea. Horren alde borrokan daramate familiakoek urte hauetan guztietan. Heriotza duina eskatzen dute gaixotasun neurodegeneratibo edo psikiatrikoa duten guztientzat. 163.000 sinadura lortu dituzte eta atzo Udaletxeko plenora eraman zuten auzia. Portugaleteko udaleko alderdi guztien babesa izan dute, PPren abstentzioarekin.