GUREAN GAUR

7 eta 5 urteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete Iratxe Sorzabal eta David Plari

ETAko kide izatea leporatzen die epaimahaiak. 2015ean atxilotu zituzten biak Baigorrin. Ordurako 5 urte zeramatzaten erakundeak konponbiderako eratutako ordezkaritzan lanean.
Fiskalak eskatutakoak baino zigor apalxeagoak ezarri dizkie epaimahaiak. 6 urteko zigorra eskatzen zuen Plarentzat ministerio publikoak, eta 9 urtekoa berriz Sorzabalentzat.
Sorzabalen kasuan, espetxealdiaz gain estatu frantziarrean geratzeko debekua ezarri diote. Ez hala Plaren kasuan. Errekurtsorik ezean, pare abt hilabetean gera liteke aske azken hau. Prokuradoreak 10 eguneko epea du helegitea aurkeztu ala ez erabakitzeko.
Xantiana Cachenaut, bien abokatuak sententziaren lehen balorazio positiboa egin du. (Azaldu duenez, bere iritziz auzitegiak kontutan izan du egungo testuinguru politikoa, eta ETAko bi kide ohiek bide horretan izan duten funtzioa.