GUREAN GAUR

Aurrekontuak osatzeko lege proposamena bertan behera utzi du Jaurlaritzak

Lege proposamenak aurrera egiteko beste babes ez zuela lortuko baieztatu ondoren hartu du erabakia exekutiboak. Orain bananduta proposatuko ditu funtzionarioen soldaten igoera, itunpeko hezkuntzako langileen soldaten igoera eta RGi-arena.

Gasteizko legebiltzarreko abokatuek jaurlaritzaren proposamena balekotzat jotzen duen txostena plazaratu duten arren, atzera egitea erabaki dute azkenean EAJ eta PSEk, oposizioko alderdi guztien aurkako jarrerarekin topo egin ondoren.