GUREAN GAUR

Zinegoak "lumaz harro egoteko" LGTBI zinema jaialdiak 16. edizioa ospatuko du

Zinegoak, Bilboko gaylesbitrans 16. nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiak bere hegoak zabalduko ditu otsailaren 18an. Berrikuntzaz beteriko programarekin dator aurten. Genero indentitate propiotik genero expresioraino joan nahi dute, eta indibiduaren askatasun sexual anitzari ikusgarritasuna eman. Sail ofizialak 3 ardatz izango ditu: FIK (fikzioa) DOK (dokumentala) eta KRAK (obra apurtzaileenak). Aurtengo kartelean, "lumaz harro" lelopean, Casandro el exótico agertzen da, Mexikoko borroka libreko boxeolaria da, inguru matxista batean bere sexualitatea konplexurik gabe adierazten duena.
Zinegoak hedapenarekin, festibala EH-ko 44 herritara ermango dute.