GUREAN GAUR

Izur Frankismoan bizitako emakumeen testigantzak jasotzen dituen film laburra aurkeztuko dute

Otsailaren 14an beteko dira 82 urte, frankismoaren errepresioaren ondorioz eta euren borondatearen aurka Gipuzkoatik ehunka emakume eta haur kanporatu zituztela. Horren harira Zumaiko udalak, Erkibe kultur elkarteak eta Zumaiena ikastetxeak “IZUR” film laburraren prentsaurrekoa eskaini dute. IZUR film laburra Pixelatuk elkarteak egin du Estibaliz Urrezola eta Nerea Ganzaraineren zuzendaritzapean. Film labur honen bitartez gatazka armatuak bizitako emakumeen testigantzak berreskuratu nahi izan ditu. Otsailaren 14ean, arratsaldeko 18:30etan Zumaiena ikastetxeko aretoan ekitaldi berezi bat prestatu dute. Bertan, IZUR film laburraren aurkezpen ofiziala eskainiko dute. Orain dela 82 urte Zumaian gertatutakoaren berri emango dute herritarrei eta gerturatzen diren orori.