GUREAN GAUR

68 lagunek sinatu dute Kataluniarentzat konponbide politikoa eskatzen duen manifestua

Konponbide politikaren alde manifestuaren aurkezpena egin da Koldo Mitxelenan. Eta bertan Konponbide politikoa eskatu dute Kataluniarentzat. Euskal Herriko alor ugaritan diharduten 68 herritarrek sinatu dute manifestua. Gure Esku Dagok sustatu du agiria eta uste dute gehiengo soziala islatzen duen lagin bat dela adierazpena sinatzen dutenen zerrenda. Manifestuan Hiru puntu aldarrikatzen dituzte sinatzaileek. Horrez gain, azpimarratu dute kultura demokratikoan sakontzeko eta elkartasuna lantzeko garaia dela. Manifestua eta zerrendaren berri emateko webgune bat jarri dute martxan www.konponbidearenalde.eus, bertan manifestua 3 hizkuntzetan dago eta baita ere atxikimendua eman duten sinatzaileen zerrenda osoa ere.