GUREAN GAUR

Azkuna Zentroko fatxada artista ezberdinen erakuslehio bihurtuko da

Azkuna Zentroak eskaintzen dituen zerbitzuak eraberritzeko asmoz, Arrikibar plaza aldera dagoen fatxada erakusleiho artistiko bilakatuko da. Diseinua, ilustrazioa eta komikia izango dira fatxadan eskegiko diren hizkuntza artistikoak. Bi hilabetero artista berri batek hartuko du Alondegiako fatxada, "bere lanak gizarteari erakusteko".