GUREAN GAUR

EJk bertan behera utzi ditu eskola jangelen kudeaketa arautzeko urtarrilean iragarritako neurriak

Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi ditu eskola jangelen kudeaketa arautzeko urtarrilean iragarritako neurriak. LAB sindikatuak pauso hori eman izana txalotu du baina iragartzeko modua kritikatu du. Prentsa-ohar bidez eman zuen Hezkuntza sailak erabakiaren berri eta "errespetu faltatzat" jo du hori sindikatuak. Hitz egiteko momentua dela adierazi du LABek, baina aldi berean, apirilaren bigarren astean deitutako greba deialdiak mantenduko dituztela iragarri dute, "albisteak ez baitu ziurtatzen sektorean dituzten aldarrikapenak beteko direnik".