GUREAN GAUR

Kongresu eta senatura ERCrekin bat eginda aurkezteko erabakia berretsi du EH Bilduk

Kongresu eta senaturako hauteskundeetan ERC-rekin bat eginda aurkezteko erabakia berretsi du gaur goizean EH Bilduko Mahai politikoak. Bileraren ondoren eskainitako prentsaurrekoan, Arnaldo Otegi, koordinatzaile nagusiak gaineratu du akordioak irekita jarraitzen duela oraindik ere, eta posible dela beste alderdiren bat ere gehitzea.