GUREAN GAUR

Mugimendu Feministak Martxoaren 8an emandako "jauzi kualitatiboa" azpimarratu du

Euskal Herriko mugimendu feministak martxoaren 8ko grebaren balorazio orokorra egin du Donostiako Emakumeen Etxean. Iazko grebaren arrakasta eta jarraipenaren ondoren, aurtengoa esanguratsuagoa izan dela nabarmendu dute. Greba feministaren bost ardatzak aztertu dituzte: zaintza, kontsumoa, pentsionistak, ikasleak eta soldatapeko lana. Guztietan aintzat hartzeko moduko lorpenak badirela uste dute. Borrokan jarraitzea, ordea, ezinbestekoa dela esan dute eta bizitzak erdigunean jarriko dituen " itun soziala" erdietsi behar dela adierazi dute.