GUREAN GAUR

'Hartu zure kultura espazioa' lelopean, emanaldiak antolatzera deitu du Arteak Irekik

Arteak Irekik, zuzeneko kultur emanaldiak mugatzeko Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren kontrako plataformak, ‘Hartu zure kultura espazioa’ lemapean ekitaldiak antolatzera deitu du martxoaren 23an. Bi hilabete barru indarrean sartzekoa den dekretuak urtean 12ra mugatuko ditu taberna eta kultur gune txikiek antolatu ditzaketen zuzeneko emanaldiak, bat hilabeteko. Zentzurik gabeko erasotzat jo du neurria plataformak eta eszena lokala indartzearen beharra azpimarratu du.