GUREAN GAUR

'Cacereño' eleberriaren harira egindako dokumental bat aurkeztu du Aldundiak

«Cacereño» eleberriaren 50. urteurrenaren harira, Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egin dio Raul Guerra Garridori. Hori horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak dokumental bat ekoiztu du EITBrekin elkarlanean. Eleberriaren agertokien eta pertsonaien bidez, 60ko hamarkadako Gipuzkoaren erretratu soziala egin dute dokumentalean. 57 minutu irauten duen ikus-entzunezko honetan idazlearen bizitzaren eta ibilbide artistikoaren errepasoa egiten da, literaturaren arloan eta mundu artistiko, intelektual nahiz politikoan autorearengandik gertu egon diren hainbat pertsonen laguntzarekin. EITBk dokumentala irailaren 8an estreinatuko du Extremaduraren eguna aitzakia hartuta. Bestalde, Aldundiak Raul Guerrari omenaldia martxoaren 27an egingo dio; nolanahi ere, primizian martxoaren 26an Printzipe zinema aretoan dohainik egongo da ikusgai.