GUREAN GAUR

Mojo workin´jaialdiak rhythm and blues eta soul musikaz beteko du Donostia, 10.urtez

Hamargarren Mojo Workin´jaialdia izango da martxoaren 14tik 17ra. Amerikako Estatu Batuetako 60.hamarkadako soul eta blues erritmoak ekarriko dituzte Donostiara. Talde garaikideak eta disko jartzaileak ere egitarauan izango dira. Martxoaren 15ean Akatz, Winfield Parker & The Cookies taldeak zuzenean ariko dira Egiako Gazteszena aretoan. Martxoaren 16an, berriz, Big Bob Railroad, Thelma Jones & The Dixie Cups izango dira Gazteszenako agertokian eta 17an amaituko da, Tabakaleran.